Ramon Labayen

2013/12/20 tolosa
Museoaren beste lagun bat joan zaigu. Zumalakarregi Museoaren ibilbidean zehar askotan aurkitu dugu Ramon Labayen, beti kultur eragile eta beti laguntzeko prest. Bihoakio hemendik gure omenaldi xumea.

Zumalakarregi Museoak bere ateak ireki zituenetik izan dugu Ramon Labayenen berri. Ezaguna da bere historia zaletasuna eta bereziki uniformeei lotutako bere erudizioa. Hona hemen bere Zumalakarregiren interpretazioa

Berunezko Zuma

Ramon Labayen. Berunezko Tomas Zumalakarregi.

Tolosako historiaren inguruan antolatzen ziren ekintza askotan egin dugu topo Labayenekin, besteak beste, Frantsesada garaiko borroka gogoratzeko antolatutakoetan. Andia elkartearekin batera museoak antolatutako Tolosa Frantsesada garaian ezagutzeko txangoan bere partaidetza izan genuen duela bi urte.

 

Ramon 2011

Zumalakarregi Museoaren lagunak.

 

Ez da urtea bete Ormaiztegin Labayenek "Uniformeak XIX. mendean" hitzaldia eskaini zigunetik.

 

Ramon ZM

Ramon Labayen Zumalakarregi Museoan.

 

Joan den astean zendu zen Ramon Labayen kultur eragilea.

Zumalakarregi Museoaren izenean, Ez adiorik Ramon!