"Prentsa satirikoa XIX. mendean" solasaldia
"Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketak Cesar Orozen lana erakusteaz gain, museoaren bildumako XIX. mendeko prentsa satirikoaren bildumaren zati bat ere erakusten du.
XIX. mendeko bildumaren hainbat eredu ikusgai
Isabel II.a boteretik kendu zuen 1868ko Loriatsu iraultzaren ondoren, Prentsa Askatasuna bermatzen zuen Lege Dekretu bat onartu zen. Horri esker, satirak gero eta presentzia handiagoa izan zuen hemeretzigarren mendeko prentsan.
Mikel Alberdi garaiko egoera politikoa islatzen zuten karikaturei buruzko azalpenak ematen
Mikel Alberdik, Zumalakarregi museoaren artxibo arduradunak, honi buruz hitz egin zuen garai hartako hainbat aldizkari eta karikatura erakutsiz.
Solasaldian
Jarraian Mikel Alberdiri Euskadi Irratirako Tere Belokik egindako elkarrizketa entzun dezakezu.
Solasaldia gure Youtubeko kanalean ikus daiteke