"Prentsa satirikoa XIX. mendean" solasaldia

2024/09/17
Pasa den hilaren 12an, Mikel Alberdik XIX. mendeko prentsari buruzko solasaldia bideratu zuen Zumalakarregi museoan bertan.

"Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketak Cesar Orozen lana erakusteaz gain, museoaren bildumako XIX. mendeko prentsa satirikoaren bildumaren zati bat ere erakusten du.

Erakusketaren bitrina

XIX. mendeko bildumaren hainbat eredu ikusgai

Isabel II.a boteretik kendu zuen 1868ko Loriatsu iraultzaren ondoren, Prentsa Askatasuna bermatzen zuen Lege Dekretu bat onartu zen. Horri esker, satirak gero eta presentzia handiagoa izan zuen hemeretzigarren mendeko prentsan.

Garaiko egoera politikoa islatzen zuen karikatura bati buruz hitz egiten

Mikel Alberdi garaiko egoera politikoa islatzen zuten karikaturei buruzko azalpenak ematen

Mikel Alberdik, Zumalakarregi museoaren artxibo arduradunak, honi buruz hitz egin zuen garai hartako hainbat aldizkari eta karikatura erakutsiz. 

Solasaldian

Solasaldian

Jarraian Mikel Alberdiri Euskadi Irratirako Tere Belokik egindako elkarrizketa entzun dezakezu.

Solasaldia gure Youtubeko kanalean ikus daiteke