Prailea eta bidelapurra.

2024/11/15
XIX. mende hasierako egoera adierazten duen pasadizoa dakarkigu gaurkoan. Zaldibiko Fray Pedro praileak "Maragato" ezizeneko bidelapurra preso hartu zueneko gertaera. Francisco de Goya margolariak sei margo txikitan jaso zuen: "Fray Pedro de Zaldivia y el bandido Maragato".

XIX. mende hasieran bidelapurrak izugarri ugaldu ziren, gizartearen krisiaren adierazgarri. Gaurkoan 1806.eko gertakari bat dakarkigu, izan ere, bere garaian asko zabaldu baizen, Francisco de Goya margolariaren lan bitxi baten gaia bihurtzeraino. Goyaren olioak Chicagoko Art Institute Museoan erakusten dira egun.

El “Maragato” amenaza con un fusil a fray Pedro de Zaldivia.

Francisco de Goya. "El “Maragato” amenaza con un fusil a fray Pedro de Zaldivia". Art Institute Chicago. Iturria.

Goyak margoetan irudikatutako gertaera 1806.go udaberrian jazo zen. Pedro Piñero, "Maragato" ezizenez ezagututako bidelapurra, Cartagenako presondegitik ihes egin ostean bere lapurretak egiten zituen lurraldera itzulia zen, Toledoko probintziara.

Fray Pedro de Zaldivia desvía el arma del “Maragato”.

Francisco de Goya. "Fray Pedro de Zaldivia desvía el arma del “Maragato”. Art Institute Chicago. Iturria.

Oropesa inguruko benta batean lapurtzen ari zenean, ostatuko zaindaria bere emaztea eta hiru seme alaba, artzain bat eta beste bezero bat preso zituela praile bat inguratu zen. Bera ere atxilotu zuen bidelapurrak, baina zapata pare bat eskaintzen zion bitartean "Maragatok" eskuan zuen fusila desbideratzea lortu zuen Zaldibiko praileak.

Fray Pedro de Zaldivia arrebata el fusil al “Maragato".

Francisco de Goya. "Fray Pedro de Zaldivia arrebata el fusil al “Maragato". Art Institute Chicago. Iturria. 

Lapurrarekin borrokatu ostean praileak arma kendu zion, berarekin kolpatu eta "Maragatoa" beste arma baten bila zihoanean, atzetik tiro egin eta zauritu zuen. Ostean, soka batzuekin lotu eta bentan zeuden beste guztiengandik defendatu zuen, bertan akabatzea nahi baizuten.

Fray Pedro de Zaldivia golpea al “Maragato” con la culata del fusil

Francisco de Goya. "Fray Pedro de Zaldivia golpea al “Maragato” con la culata del fusil". Art Institute Chicago. Iturria. 

Oropesako justizia bentara inguratu zen eta bidelapur "maragatoa" herriko gartzelera eraman zuen. Gero Madrilera bidali zuten eta "garrote vil" heriotza zigorra jaso zuen garaian famatua zen Pedro Piñero "el bandido maragato" bezala ezagutuak.

Fray Pedro de Zaldivia dispara contra el “Maragato”

Francisco de Goya. "Fray Pedro de Zaldivia dispara contra el “Maragato”. Art Institute Chicago. Iturria.

Prailea Pedro de Argaya zaldibiarra zen, Urtesabel baserrian 1777.ean jaioa. Frantziskotarren ordenean 1801ean sartu zen, beraz praile bezala bost urte zeramatzan Oropesa inguruko nuestra Señora del Rosario komentuan. Goyaren margoez gain, hainbat foileto argitaratu ziren gertatutakoa kontatuz eta izugarri zabaldu zen zaldibiarraren pasadizoa.

Fray Pedro de Zaldivia ata al “Maragato”

 Francisco de Goya. "Fray Pedro de Zaldivia ata al “Maragato”. Art Institute Chicago. Iturria.

Juan Inazio Iztuetak bere Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo Historia liburuan ere aipatzen du gertakari hau eta bere herriko prailearen balentria "mundua mundu dan arte" gogoratuko zela dio.