Pedro Maria de Unanue lehen euskal tenore unibertsala

2014/08/14 uda
Ondarruko udalak eta Pedro Maria Unanue Fundazioak antolatuta, euskal abeslari honi buruzko erakusketa aurtengo udan. Unanue 1814.ean jaio zen Ondarrun eta nazioarteko ospearen erdian hil zen Triesten 1846.ean.

Oraindik ere bere garaian ospetsu izandako pertsonai asko eta asko egiten zaizkigu ezezagun. Hauetako bat dugu Pedro Maria de Unanue tenorea, XIX mendean Europako antzerki nagusietan kantuan ibilitako ondarrutarra. Bere jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen dugun honetan, bere jaioterrian erakusketa bat antolatu dute eta Zumalakarregi Museoak zenbait pieza utzi ditu berau osatzeko.

Kartela

 

Lekeitio eta Santanderren kantu ikasketak egin ostean, Lehenengo karlistadaren garaian, 1834.ean Unanuek bere formazioa Madrilgo kontserbatorioan sakondu zuen. Gerraren amaierarekin batera, 1839.aen opera kantuaren profesionala bihurtu zen.

 

Erakusketaren ikuspegia

Ondarruko erakusketaren ikuspegi bat

 Granada, Sevilla; Cadiz eta Malaga bezalako hirietan kantatu ostean, 1844.ean San Petersburgoko operan kantazera deituko dute, arrakasta itzelez gaindituko duen erronka. Errusiatik Italiara joan zen, Bergamora eta azkenik Austria-Hungariako inperioaren hiri nagusietako batetara, Triestera alegia. Bertako opera antzokian kantatu zuen azkenekoz, aurretik zetorkion gaixotasun batek bertan eragin baizion heriotza 1846.eko urtarrilaren lehenengoan.

 

Sonbrerua

Zumalakarregi Museoko piezak Ondarruko erakusketan.

Abuztuko hilabete honetan duzue Pedro Maria Unanue Fundazioak antolatu duen erakusketa Ondarruko Udal Erakusketa Gelan ikusteko aukera aparta.