Pedro G. Romero artista ZMn.
ARTXIBO PRAKTIKAK kultura garaikideari lotutako pertsonen begirada eta hauek sortutako ibilbideen bitartez museoko artxiboaren irakurketa berriak proposatzen dituen proiektua da. Guzti hau museoaren fondoen berrinterpretazio kritikora gonbidatzen gaituzten hausnarketa, artikulazio eta esanahi berriak eragiteko.
Ideia berkokatzea da, ordena berri bat proposatzea, beste kontakizunak eta ezusteko deribak, artxiboa berrinterpretatzeko kriterio berriak sortzen diren bitartean eta gaur egunean ezinbesteko diren gaiekin lotzeko.
La Carcajada. Bartzelona, 1872.go urtarrilak 25. ZM.
Horretarako kultura garaikideari lotutako hiru artistei egin diegu gure artxiboa aztertzeko proposamena. Aurten Pedro G. Romero artista andaluziarrari egin diogu gonbidapena.
Honek harreman luzea du Zumalakarregi Museoarekin, besteak beste, 2013an Donostia Europako kultur hiriburu izateko bidean erakusketa nagusiaren adar bat Ormaiztegira ekarri genuenean. Izan ere “1823. San Luisen Ehun Mila semeak” erakusketan lankide izan genuen Pedro G., bereziki “Kontaketa garaikidea” zatian, non Juan Perez Agirregoikoa, Azucena Vieites eta Andrés Rábago (Ops eta El Roto) artisten lanak erakutsi genituen Ormaiztegin.
Ostean, Donostia 2016ko erakusketa nagusiaren komisarioa izan zenean, "Bake ituna" proiektuak gurean ere izan zuen adarra, "1839: Bergarako besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa".
"Bake ituna " erakusketaren ikuspegia Zumalakarregi Museoan.
Oraingoan Romerok gurean egingo duena bere hitzekin aurkeztuko dugu, izan ere, bere proiektu zabalago baten parte izango baita, "Scénario" izenekoa.
"Scénario-k, dagoeneko hiru testuinguru desberdinetan aurkeztua izan denak, -A de Archipielago-k, Balear Uharteetako argazki- eta zinema-artxiboetatik abiatuta; B de Bestiario-k, Escocia-ko Aberdeen hiriko irudien artxiboetatik abiatuta; azkenik, C de Canciones-ek, Coimbra-ko Apirilaren 25eko Dokumentazio Zentroaren artxiboarekin-, pelikula baten proiekturako ohar, apunte eta iruzkinen itxurazko forma hartzen du, beti zehaztugabea den film batena. Funtsean, irudiak mugimenduan jartzea da kontua, hori da gure helburua, hori da irudiekin tratatzen ditugun guztien oinarrizko ideia, irudiok animatzea. Horregatik, adi gaude haien sorrerari -marrazkiak, inprimakiak, argazkiak, filmak, bideoak, harrapaketa digitalak- eta, askotan, modu anakronikoan, animazio bat, mugimendu bat, zirkulazio partikular bat ematen saiatzen gara."
Romero gure materialekin lanean.
Joan den astean gurekin izan dugu artista andaluziarra. Zinez aberasgarria da historia disziplinatik haratago dauden ikuspegiak jasotzea. Ikerketa honetatik gauzatze desberdinak etorriko dira, emaitza testu bat eta erakusketa geletan instalazio bat. Irrikitan gaude urte bukaeran beregandik jasoko dugun emaitzaren zain.
Irizar S. Coop babestutako jarduera