Pazko asteko tailerrak
Ondarea haurrei hurbiltzea gure Hezkuntza proiektuaren helburu nagusienetako bat izanik, museotik herrian bertan ditugun trenzubia eta eskultura ezagutarazi diegu etxeko gaztetxoei eskulanen bidez.
"Ondarea buztinarekin ezagutzen" tailerra bi saioen bidez ospatu dugu.
Lehenengo saioa apirilaren 4an izan genuen eta bertan Ondarea zer den ikasi genuen trenzubiaren modulu irisgarriaren bidez.
Tailerraren bigarren zatian trenzubiaren oinarriak egiten saiatu ginen buztina erabiliz, haurrek bi oinarri mota hauen istorioa ezagutzen zuten bitartean.
Bigarren saioan, apirilaren 5ean ospatua, museoko lorategian dugun Koldo Merinoren eskultura buztinarekin egin genuen.
Zumalakarregi Museoa 1989ko maiatzean ireki zenerako, Koldo Merionaren eskultura jada eraikineko lorategian zegoen, urte horren hasieran jarri baitzen. Geroztik, eskultura herriaren egunerokotasunera egokitu egin da haurren jolastokia bihurtu baita. Belaunaldi ezberdinak eskultura hau erabili izan dute haien aisialdian, pieza bera ondare gisa bilakatuz.
Tailerren eskulturara hurbildu ginen haur bakoitzak bere aisialdian eskulturarekin nola elkarreragiten duen konta zezan.
Bigarren zatian ume bakoitzak eskultura egin zuen buztina erabiliz.
Zumalakarregi museoak Familia tailerrak ospatzen ditu hainbat larunbatetan, museoan dauden edukiak familian ezagutzeko. Tailerraren berria gure web orriko agendan islatzen dugu.