Ormaiztegiko trenzubiaren urteurrena

2023/08/16
Hilak 15ean, Ormaiztegiko trenzubiak 159 urte bete ditu eta museoak trenzubia ezagutzeko modu irisgarria proposatzen du.

Alexander Lavalley ingeniariak diseinatutako trenzubia 1864ko abuztuaren 15ean inauguratu zen Ormaiztegin.

Trenzubia

1936en piztu zen Gerra Zibilaren ondorioz, trenzubia suntsitu zen tropa frankisten ibilbidea oztopatzeko asmoz. 

Trenzubia 1936an

Trenzubia berreraiki zen eta 1937an berreinauguratu zen oinarri berriak gehituz. 

Trenzubia oinarri berriekin

 

Edonork ezin du trenzubia ikusmenaren bidez ezagutu. Horregatik, Zumalakarregi museoak proiektu bat garatzea proposatu zuen non trenzubiaren ezagutza publiko anitzagoarentzat irisgarria izan zedin.

Irisgarritasun plana garatzen jarraituz, Museoak Ordiziako Goierri Eskola eta Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean trenzubiaren maketa irisgarria gauzatzeko akordioa sinatu zuen 2021ean. Goierri eskolako Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako ikasleek Ormaiztegiko trenzubiaren maketa 3Dn (1/100) egin zuten pasa den ikasturtean trenzubiak dituen ezaugarriak ukitu ahal izateko. Proiektu irisgarri honek Begiris elkartea-ren aholkularitzan izan du.

Ikasleak lanean

Maketa irisgarria museoko modulu batean ikus daiteke. Bertan trenzubiaren eta moduluaren informazioa Braillen topatu dezakezu. Audiodeskribapena gehitzeaz gain (QR kodeen bidez lau hizkuntzatan eskura daitezke), informazio historikoa bi hizkuntzatan ere kontsulta daiteke Irakurketa errazean, eta, horrela, pertsona guztiek errazago uler dezakete haren historia.

Trenzubiaren maketa

Ormaiztegiko trenzubiaren urteurrena

Ormaiztegiko trenzubiaren maketa irisgarria