Ormaiztegiko trenzubiaren maketa 3Dan eraikitzeko hitzarmena.

2021/11/11
Gaur, 2021eko azaroaren 11, Zumalakarregi Museoan akordio bat sinatu da Goierri eskolarekin eta Ormaiztegiko Udalarekin, trenzubiaren irisgarritasuna hobetzeko, batez ere ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat.

Trenzubia

E. BOURDELIN. "Viaduc d'Ormaiztegui". ZM.

Museoaren ekimen honetan Ormaiztegiko Udalak ere parte hartu du, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren trenzubiaren plano guztiak Goierri eskolako irakasleen eskura jarriz.

Muriel

Auguste Muriel: “Chemin de fer du Nort de l’ Espagne”. Paris, 1864

Abendutik aurrera Goierri eskolako ikasleak erronka hau garatzen hasiko dira, eta emaitzarik onena lortzeko asmoz, ikusmen urritasuna duten pertsonen elkarte baten aholkularitza izango dute.

Xehe

Argazkia; Libe Fernandez

Zumalakarregi Museoak lanaren jarraipena egingo du proiektuaren garapenean zehar.

Ormaiztegiko trenzubia. Hitzarmena

Eskerretik eskubira; Mikel Alberdi, museoko artxibo arduraduna, Jon Enrique, Ormaiztegiko alkatea, Mikel Azkarate, Goierri eskolako ikasketa burua, Lurdes Azpiazu, museoko koordinatzailea eta Jorge Mancisidor, Goierri eskolako zuzendaria, trenzubiaren inguruan.

Ikasturtea amaitzean, "Ormaiztegiko XIX. mendeko trenzubia: Ondarea eta memoria 3Dn" proiektuaren emaitza Museoan erakutsiko da eta interesa duen edonoren eskura egongo da.

Ormaiztegiko trenzubiaren maketa 3Dan eraikitzeko hitzarmena.

Jorge Mancisidor (Goierri eskola), Lurdes Azpiazu (ZM) eta Jon Enrique (Ormaiztegiko udala)