Ormaiztegiko parrokiak Gregorio Hombrados de Oñativia margolariaren marrazkia utzi du Zumalakarregi Museoan
“Zumalakarregiren jaiotetxea” izenburua duen marrazkia margolari gipuzkoarrak 1925.ean burutu zuen.
Gregorio Hombrados de Oñativia Zarautzen jaio zen 1902.ean artisten familia batean, aita eta anaia margolariak zituen. Baionako Arte Ederretako Akademian eta Parisen Leon Bonnat Baionako margolari ospetsuarekin ikasi zuen. Historia gaiak jorratu zituen bere pinturan, baita erlijioa, erretratuak eta euskal ohiturak ere.
Duela 17 urte Museoak parrokiko sakristian zegoen Tomas Zumalakarregiren erretratu haundia jaso zuen, bi metrorik gorako tamainakoa, egile honek berak 1927.ean egina.
Orain gure bilduma borobiltzen dugu Iriarte-Erdikoa baserriaren, alegia, gure egoitzaren irudi interesgarri honekin.
Doakio lerro hauen bitartez, gure eskerrik beroena Ormaiztegiko parrokiari.