Oriamendiko borrokaren pasartea irisgarriago

2021/10/21
Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo leloari jarraiki, "Guztion ondarea, denok parte!", Zumalakarregi Museoan "Oriamendiko gudua 1837" soinudun postala landu dugu. Helburua gai historikoak beste modu batean lantzea da, ondarea zabaltzeko orduan inklusibo izateko ahalegina eginez.

Oriamendiko gudua ez zen lehenengo karlistaldiko borrokarik erabakigarriena izan, baina karlisten  ikurretako bat bihurtu zen, nolanahi ere, hauek Britainiar Legio Laguntzailea Donostiaren inguruan gogor menperatu zutelako.

A view of the positions of the anglo-christinos, and the carlists before San Sebastian.

G.F. Bragg. "A view of the positions of the anglo-christinos, and the carlists before San Sebastian." 1837. ZM.

Oriamendiko gudua. 1837

Oriamendiko batailaren planoa, 1837ko martxoak 15 eta 16. Irudiaren iturria

Proiektua Felix Lichnowsky printze poloniarraren kontakizunean oinarrituta dago eta garaiko irudiak soinuekin girotu ditugu, 1837ko martxoan Donostia inguruan gertatutakoak adierazteko. Azpitituluekin egindako ahaleginak gure soinudun postala irisgarriagoa izatea du helburu.

Oriamendiko borrokaren pasartea irisgarriago

Kanpainako ospitala (xehetasuna). Major C. V. Z. Attached to the Staff of the Queen's Army