Oriamendiko batailari buruzko soinu instalazioa Donostian
Duela 175 urte gertatu zen Donostia inguruetan Lehenengo Karlistadan emandako borrokarik famatuena, Oriamendiko Bataila.
Oriamendiko batailaren irudi britainiarra. Iturria.
Aieteko Kultur Etxeak, borroka haren gune garrantzitsuenetakoan kokatua, auzoko historia zale talde baten ekimenez, gertaera haren inguruan zenbait ekitaldi antolatzea erabaki du.
Horretarako Zumalakarregi Museoaren lankidetza jaso du, bai soinu instalazioa burutzeko, baita honen inguruan antolatu diren beste ekintzak antolatzeko ere.
Ekintza hauen artean apirilak 21ean burutzear dagoen Zumalakarregi Museorako bisita gidatua aipa genezake, izen ematea Aieteko Kultur etxean bertan egin beharrekoa. Bertan Oriamendiko bataila bere testuinguruan kokatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, baita XIX. mendeko Euskal Herriari buruzko ideia zabala jasotzekoa ere.
Bestalde Aieteko Kultur etxean bi hitzaldi antolatu dira. Apirilak 26ean, Aieteko Auzo Ondarea Kultur Historiko Elkarteko partaide den Claudio Artesanok emango duen "Oriamendi, 1837" eta maiatzak 3an Zumalakarregi Museoko Dokumentazio Zentroko arduradun den Mikel Alberdik eskainiko duen "La Primera Guerra Carlista en San Sebastián".
EITB-ek egindako erreportaia osorik hemen