Ondare tailerraren erakusketaren inaugurazioa
Ondare tailerra lau saiotan gauzatu da. Lehenengo saioan ondarea zer den aurkeztu genien ikasleei, ondareak herri, famili edo pertsona baten historia jasotzen duela aipatuz. Museoa eta ondarearen arteko lotura ere irakatsi genien sartzen eta ateratzen diren ondare piezen ibilbidea erakutsiz.
Lurdes Azpiazu, Zumalakarregi Museoko koordinatzailea, piezen katalogazioa erakusten
Claudio Artesanok, Donostiako ondarearen defentsan ekintzaileak, Oriamendi mendian kokatuta dagoen Bentaundi baserriaren maketa egin zuen duela hamar urte. 2022an Museoari dohaintzan eman zion eta saioetan eredutzat erabili dugu ondarearen garrantziaz hausnarketa egin ahal izateko.
Claudio Artesanok egindako maketa
Amaitzeko haien bizitzako ondare pieza bat ekartzea proposatu die Museoak, proiektuaren bukaeran erakusketa batean ikusgai egon daitezen.
Bigarren saioan ikasle bakoitzak bere ondarea ekarri zuen. Erakusketa bat zer den ikasi genuen, gero tailerraren erakusketaren diseinua eta planifikazioa denon artean adostu ahal izateko.
San Andres eskolako LH5eko ikasleak gelan
Hirugarren saioan inaugurazioan ipiniko dugun bideoa grabatu genuen. Bertan ikasle bakoitzak bere ondarea aurkezten du nondik datorren eta zergatik den haien bizitzako ondarea azalduz.
Erakusketa antolatzen
Proiektu honi amaiera emateko eta ikasleek teoria praktikoki bizi dezaten, Gordailura abiatu ginen eta bertan Uxue izeneko langileak bisita gidatu berezi bat egin zigun.
Taldea Gordailuan.
Tailer honen emaitza aldi baterako erakusketa formatuan inauguratu dugu otsailaren 9an, arratsaldeko 16:15etan Zumalakarregi Museoan.
Eskerrik asko San Andres eskolako LH5eko ikasleei eta Nerea tutoreari saio hauetan parte hartzeagatik!
Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu