Oñatiko borroka
Azken karlistaldiaren hasieran, Orokietako porrotaren ondoren, karlistek hainbat borroka galtze jasan zituzten. 1872ko maiatzak 16ean Oñatin gertatutakoa jasotzen du Le Monde Illustré aldizkariak argitaratutako hau.
Bertan Francisco Ulibarri beterano karlista zauritu zuten eta honen ondorioz hil zen handik gutxira. Ulibarri Lehenengo Karlistaldian kapitaina izan zen. Kataluniako altxamenduan ere parte hartu zuen 1846.ean, azkenik, Bigarren karlistaldian Bizkaiko karlisten buru hautatu zuten arte.
GIMENEZ. "General Ulibarri". Iturria.
Dena den, gaurkoan Daniel Urrabieta Vierge egilearen irudi koloreztatu eder hau argitaratzea da gure helburua, Oñatiko borrokaren urteurrena aitzaki.
VIERGE. "Le combat d'Oñate". Gipuzkoako Foru Aldundia.
Hau da kazetariaren kronika:
“Zuzendari Jauna:
Lerro hauek Aretxabaletatik idazten ditut, Moriones jeneralak kuartel nagusia duenetik, Oñatiko borrokaren krokisa bidaltze arren.
Gipuzkoa eta Bizkaiako karlisten partidei Mendigorriako ehiztariek, herriko plaza nagusian, komentu zahar batean babestutako karlistei eraso egiten dieten momentua da.
Erasoa zaila zen, armadak posizio txarra okupatzen zuelako eta komentuaren arku azpitik doan errekak oztopatzen zuelako. Orduan tropek, ugariagoak ziren talde karlistak atzera bota zituzten; Ulibarri buruzagia, matxinadaren indarren burua, zauritua izan zen.
Altxamenduari behar zuen azken kolpea eman diogula uste dugu.
V.U.”
Kronista, Vicente Urrabieta, irudigilearen aita zen eta bide luzeko ilustratzailea bera ere.