"Ombuaren itzala" filma Ormaiztegin.
Duela lau urte aurkeztu genuen Patxi Bisquert aktorearekin Pello Mari Otañori buruzko zinema proiektu hau Zumalakarregi Museoan.
Proiektuaren aurkezpena 2021ean.
Filma egitearen proiektua auzolanean burutu da lotura honetan ikus dezakezuenez.
Zumalakarregi Museoak ere bere ekarpena egin zuen, izan ere, Pello Mari Otañoren bizitzak gure ikasgaien helburuak bikain betetzen baititu, alegia, XIX. mendeko gizartearen azterketa, euskal emigrazioa, bertsolaritza eta garaiko euskal kultura.
Urtarrilak 24, Zumalakarregi Museoan, auzolanean egindako filma ikusteko aukera izan genuen, gainera Patxi Bisquert zuzendariaren aurkezpenarekin.
Filma ikusi ondoren, Bisquert zuzendariak filmari buruzko zalantzak edo hausnarketak partekatzeko aukera eman zigun.
Filma ikusteko aukera gehiago izango dituzue!