"Ormaiztegi, bide herri", hitzaldia museoan
2021/07/20
Irati Otamendi Irizar, arkitekto doktoreak, "Urgullen magalean. Donostiako estanpak" aldi baterako erakusketaren gaurkotasun atalean parte hartzea izan du, hirigintza eta garraiobideen eraginaren inguruan gogoeta eginez. Joan den ostegunean, hilak 15, hitzaldi bikaina eskaini zuen.
Egun EHUko Arkitektura fakultatean Irigintza eta lurralde antolamentuko irakasle den Irati Otamendik, aldi baterako erakusketak eskaintzen duen Donostiako hirigintzari buruzko ikuspegiari Ormaiztegiri buruzkoa parekatu dio.
Donostia itsas ertzean egoteak baldintzatu bazuen, Ormaiztegi bide ertzeko herriaren garapena maisuki adierazi zigun.
Egungo garraiobideen egiturek dituzten eraginei buruzko hausnarketa ere eskaini zigun arkitektura irakasle goierritarrak.
Mila esker lerro hauetatik Irati!