"Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018"

2018/05/08
Tolosako Aranburu Jauregian "Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018" erakusketa zabalik dago. Boinas Elosegui enpresaren 160. urteurrena betetzen den honetan, lantegiaren historia eta txapelgintzaren prozesua erakusteko antolatu da. Zumalakarregi Museoak bere ekarpena izan du txapelaren erabilera euskaldunen artean zabaldu zen garaiari buruz, XIX. mendea alegia.

Joan den apirilak 13an zabaldu zen Tolosako Aranburu Jauregian "Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018" erakusketa. Aurrez udaletxean Txapela. Boinas Elosegui 160 urte/años (1858-2018) liburuaren aurkezpena egin zen udaletxeko areto nagusian.

aurkezpena

 Aurkezpenaren ikuspegia.

Liburuak zein erakusketak Zumalakarregi Museoaren lankidetza izan du txapelaren historiari dagokionez. Hau da, txapelaren erabilera euskaldunen artean zabaldu zen garaiari buruz.

 

 Erakusketaren panel bat.

Izan ere, XIX. mendean zabaldu zen txapelaren erabilera euskaldunen artean, bereziki Tomas Zumalakarregik bere tropak hornitzeko hautatu zuenetik aurrera.

 Erakusketako bitrina bat.

 

XIX. mende hasieran  euskaldunek ez zuten apenas txapelik erabiltzen. Mende bukaeran, aitzitik, euskaldunen sinbolotzat hartuko da. Zabalkunde horretan karlistadek eragin zuzena izan zuten, baita Antonio Elosegi bezalako enpresarien bultzadak.

 

Erakusketaren beste ikuspegi bat.

Erakusketan Elosegi enpresaren historia eta txapelgintzaren prozesua modu didaktiko eta errazean eskaintzen da. Zabalik egongo da ekainak 2ra arte.

Ostean, Zumalakarregi Museoan zabalduko dugu euskaldunak txapela erabiltzen hasi ziren garaiari buruzko erakusketa tenporala, Boinas Elosegui enpresarekin lankidetzan.

Adi egon zaitezte!

"Nik ere txapela maite dut. Boinas Elosegi 1858-2018"

Erakusketaren ikuspegi bat