"Napardeath" karlistaldian girotutako azken filma

2022/02/11
"Pour Don Carlos" filmaren inguruan antolatu ditugun ekintzen artean, datorren ostiralean, otsailak 18, gaia jorratzen duen azken filma ikusteko aukera izango dugu: "Napardeath". Karlistaldiek zineman izan duten presentzia aztertzeko beste modu bat. "Orain Zumalakarregi" laburmetraiaren emanaldia ere izango dugu, egileekin solasaldia tartekatuz.

"Pour Don Carlos" karlistaldian girotutako lehen filmaren emanaldiaren inguruan antolatu ditugun ekitaldiei amaiera emateko, oraingoz gaia jorratu duen azken filma ikusteko aukera izango dugu Zumalakarregi Museoan.

Napardeath

"Ataun of the Dead" filmarekin hasitako trilogiari amaiera eman zion laburmetraia, historiara gerturatzeko beste modu baten eredu dugu, satirarena. Katihotsak Logia, Zumalakarregi berpiztu digun talde honen hainbat partaide izango ditugu gurekin, proiektu honen ezaugarriak aztertu eta gerturatzen direnekin bere esperientzia partekatzeko.

Eraso zonbi-karlista

 Eraso zonbi-karlista.

Gainera "Orain Zumalakarregi" izeneko film laburra ere ikusiko dugu, Agosti Xahoren Bidaia Nafarroara eleberri erromantikoan oinarritutakoa eta ormaiztegiarraren mitoa berraztertzen duen harri bitxia. Honek herri zinemagintza eta euskal mitoen arteko harremana aztertzeko aukera emango digu proiektu honen bultzatzaile diren hainbat parteideekin.

Zuma Xaho

Filmaren kredituak.

Anima zaitezte, berriro ere Zumalakarregi Museoan karlistaldiak eta zinema uztartzen dituen emanaldi honetan parte hartzera. Aurrez izen ematea gomendatzen dugu, parte hartzaile kopuru mugatua. Izen ematea posta elektronikoz eta telefonora deituz egin daiteke:

mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

943 88 99 00 / 659 43 45 66

"Napardeath" karlistaldian girotutako azken filma

Zumalakarregi berpiztua