"Napardeath" filmaren proiekzioa

2019/05/03
"Ataun of the dead" laburmetraiarekin Katihotsak logiak hasitako trilogia burutzen duen filma, datorren ostiralean, maiatzak 10, estreinatuko dugu Goierrirako Zumalakarregi Museoan.

Katihotsak logiak 2012an oparia egin zigun Tomas Zumalakarregi zonbi moduan berpiztuz "Ataun of the dead" filmean. Pozik estreinatu genuen museoan.

Ataun

 Handik bi urteetara trilogiaren bigarren zatia ere estreinatu genuen Ormaiztegin, "Joxean's hil eben".

Joxean

Oraingoan irrikitan gaude trilogia ixten duen "Napardeath" filma Zumalakarregi Museoan aurkezteko.

 Napar

 Tomas Zumalakarregi zonbiak lortuko al du euskaldunen errege bihurtzea? Ala, Antso Azkarra momia inposatuko da nafar erresuma berrezarri eta bere tronua berreskuratuz?

Zu ere zalantza honengatik lo hartu ezinik bazabiltza, zatoz datorren ostiralean, maiatzak 10, 19:30tan Zumalakarregi Museora. Bertan egongo dira amesgaizto honen arduradunak.