Mutiloa-Ormaiztegi bide berde eguna
Maiatzaren 20ean egin genuen Ormaiztegi eta Mutiloako Udalekin eta Goiturrekin elkarlanean antolaturiko jarduera hau, Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikoak dinamizaturiko txangoa eta tailer gastronomikoa alegia.
Aurtengo edizioko taldea elkargunean euripean.
"Bide berdetik mahaira" ekimenak hiru atal ditu. Lehena Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde ibilbidean zehar lore eta landare basatiak identifikatu eta jasotzen irakatsi zigun Clarak.
Landareak jasotzen Barnaola parean.
Ondoren, Mutiloako elkartean, landareei buruzko xehetasunak jaso ostean hauek kozinatzen jarri gintun txangoan parte hartu genuen guztiak.
Clararen adierazpenak adi adi jasotzen.
Taldeetan banatuta egin genuen lana sukaldean. Egindako lanak emaitza izugarria izan zuen.
Sukaldea bero-bero.
Azkenik, mahaiaren inguruan, jaki ezberdinak dastatu eta bazkari eder batez gozatu ahal izan genuen.
Parte hartzaileak platerak egin ondoren, hauen inguruko azalpenak entzuteko eta dastatzeko prest.
2023ko edizioko MENUA:
Aperitiboak:
1. Bildots-mihi eta azenario patea
2. Almendra, tomate lehorra eta landare basatien patea
3. Landare basatiak tenpuran
·Landare basatiekin egindako salda nutritiboa
· Zenizokin (Chenopodium album) betetako arrautzak
· Asune-hostorea (aukera beganoa)
· Landare basatien entsalada
· Malba eta perretxiko pastela/Malba eta oilasko pastela
· Postre loratua
Egin eta dastatutako platerak.
Zumalakarregi Museotik gure eskerrik beroenak ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi.
Bide Berdeen Eguna Espainiako Trenbideen Fundazioarekin; Bide Berdeak ekimena da.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdean "Bide berdetik mahaira" jarduerarekin ospatu dugu. Zumalakarregi Museoaren ekimen hau Goiturrek, Ormaiztegiko Udalak eta Mutiloako Udalak babesten dute, eta Espainiako Trenbideen Fundazioarekin; Bide Berdeak, lankidetzan egiten da.