Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berde Eguna
Maiatzaren 14ean Bide Berde eguna ospatu genuen "Bide Berdetik mahaira" jarduerarekin.
Ormaiztegiko Udala, Mutiloako Udala eta Goiturrekin elkarlanean antolaturiko jarduera hau Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikoak dinamizaturiko txangoa da.
Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berde ibilbidean zehar lore eta landare basatiak identifikatu eta jasotzen irakatsi zigun lehenik eta behin.
Ondoren Mutiloako elkarte gastronomikoan, landare bakoitzaren onurak azaltzeaz gain, hauek sukaldatzeko errezeta bat irakatsi zuen Clarak. Honela, taldeetan banatuta, gutizia ezberdin ugari sukaldatu ziren.
Azkenik, mahaiaren inguruan, jaki ezberdinak dastatu eta bazkari eder batez gozatu ahal izan genuen.
Honela jaso zuen Goierri Telebistak ekimena: