XIX. mendeko euskal aisialdiari buruzko hitzaldia
2018/02/16
Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren artxibo eta dokumentazioaren arduradunak, "Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada" hitzaldia eskaini zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean "Dantzan ikasi" programaren baitan. Egitasmoa, dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak martxan jarritakoa da eta Dantzan.eus elkarteak kudeatze teknikoa egiten duena.
Mikel Alberdik eman zuen hitzaldiaren oinarria Zumalakarregi Museoak 2008. urtean Aisiaren aurkikuntza XIX. mendean izeneko erakusketa ibiltarian dago.
Informazio gehiago Dantzan.eus webgunean
Mikel Alberdi, Dantzan Ikasi hitzaldia. 2018-01-26. Argazkia: Josu Garate-Dantzan CC-BY-SA
Un aurrescu en Begoña (Bilbao) = Un aurrescu (danse basque) á Begoña (province de Bilbao). Genaro Perez de Villa Amil. KMK