Museoen Nazioarteko Eguna 2018

2018/05/14
Zumalakarregi Museoak, maiatzak 18, 19 eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”.

Aurtengo Museoen Nazioarteko Eguna 2018 ospatzeko, Zumalakarregi Museoak hainbat ekintza antolatu ditu, aurtengo gaia kontutan izanik: museo hiperkonektatuak; ikuspuntu berriak, ikuslego berria:

Maiatzak 18, sarrera doan edukiko dute museora hurbiltzen diren pertsonak guztiak.

Maiatzak 19 eta 20 ate irekien jardunaldiak egingo dituzte eta sarrera eta bisita gidatuak doan izango dira, ondorengo orduetan:

Maiatzak 19, larunbata:

11.00etan euskaraz

12.30etan gazteleraz

17.00etan euskaraz edo gazteleraz

Maiatzak 20, igandea:

11.00etan euskaraz

12.30etan gazteleraz

Maiatzak 19, 6-12 urte bitarteko umeentzat “Tintarekin jolastuz” tailer didaktikoa emango da Arteko Tailerreko Eluska Kortajarenaren eskutik, 16.30etatik 18.30etara. Bertan, Artista Liburua zer den ezagutuko dute, Tinta flotagarrien gardentasunarekin egingo dute jolas paper gainean, baita beste material batzuekin ere. Gainera, koaderno bakarreko Artista Liburu bat egingo dute. Kopuru mugatua dagoenez, aurrez izena eman behar da 943889900 telefonora deituz edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus emailera idatziz. Doan.

ZM_tintarekin jolastuz