Munduko sukaldaritzak
Beste behin Zumalakarregi museoak Ondarearen Europako Jardunaldietan (O.E.J.) parte hartu du. Jardunaldien aurtengo "Kulturaren bideak" leloari eutsiz, kultur ezberdinen arteko elkarrizketa sortzeko espazioa sortu nahi izan genuen Ormaiztegin bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonen arteko sarea eta lotura sortu zedila gastronomia erabiliz. Hau izan zen gure Migrazioak proiektuko "Munduko sukaldaritzak" ikastaro-topaketaren laugarren edizioa antolatzen hasteko arrazoirik nagusiena.
"Kulturaren Bideak" Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berriaren prentsaurrekoa Gipuzkoan
Aurtengo ediziorako hainbat komunitate parte hartzaile lortu arren, azkenean, marokoar komunitatea izan zen ekitaldiaren protagonista bakarra, eta bertako plater batzuk prestatzen irakatsi zigun.
Ikastaroarekin hasi baino lehen, marokoarrek prestatutako pastak, bizkotxoak eta te tradizionalak gosaldu genituen.
Elkarrekin gosaltzen
Ikastaroan marokoarrek oilaskoa olibekin eta tanjia prestatu zituzten plater hauen prozesua osorik azalduz.
Sukaldean
Oilaskoa olibekin kozinatzen
Tanjia kozinatzen
Marokoarrek pausoz pauso azaltzen zuten nola egiten ziren plater horiek. Bitartean jendeak ikusiz ikasten zuen marokoko gastronomiari buruzko hainbat bitxikeri.
Bertaratutakoekin prozesua komentatzen
Marokoarrek haien jatorrizko lurraldeko ogia ere ekarri zuten.
Ogi marokoarra
Ikastaroa amaitu bezain laster elkarrekin bazkaldu genuen.
Elkarrekin bazkaltzen
Eskerrik asko kultura ezberdinen arteko topaketa eta elkarrizketa gune bat sortzen lagundu zenuten pertsona guztiei, Barduliarrak elkarteko bazkidei, eta, jakina, eskerrak Fatiha, Malika eta Khadijari, egindako lanagatik eta eskuzabaltasunagatik.