Munduko sukaldaritzak

2024/10/10
Joan den hilaren 6an "Munduko Sukaldaritzak" ikastaro-topaketaren 4. edizioa ospatu genuen.

Beste behin Zumalakarregi museoak Ondarearen Europako Jardunaldietan (O.E.J.) parte hartu du. Jardunaldien aurtengo "Kulturaren bideak" leloari eutsiz, kultur ezberdinen arteko elkarrizketa sortzeko espazioa sortu nahi izan genuen Ormaiztegin bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonen arteko sarea eta lotura sortu zedila gastronomia erabiliz. Hau izan zen gure Migrazioak proiektuko "Munduko sukaldaritzak" ikastaro-topaketaren laugarren edizioa antolatzen hasteko arrazoirik nagusiena. 

"Kulturaren Bideak" Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berriaren prentsaurrekoa Gipuzkoan

Aurtengo ediziorako hainbat komunitate parte hartzaile lortu arren, azkenean, marokoar komunitatea izan zen ekitaldiaren protagonista bakarra, eta bertako plater batzuk prestatzen irakatsi zigun. 

Ikastaroarekin hasi baino lehen, marokoarrek prestatutako pastak, bizkotxoak eta te tradizionalak gosaldu genituen.

Gosaltzen

Elkarrekin gosaltzen

Ikastaroan marokoarrek oilaskoa olibekin eta tanjia prestatu zituzten plater hauen prozesua osorik azalduz.

Sukaldean

Sukaldean

Oilaskoa

Oilaskoa olibekin kozinatzen

Tanjia

Tanjia kozinatzen

Marokoarrek pausoz pauso azaltzen zuten nola egiten ziren plater horiek. Bitartean jendeak ikusiz ikasten zuen marokoko gastronomiari buruzko hainbat bitxikeri. 

Ikastaroan

Bertaratutakoekin prozesua komentatzen

Marokoarrek haien jatorrizko lurraldeko ogia ere ekarri zuten.

Ogia

Ogi marokoarra

Ikastaroa amaitu bezain laster elkarrekin bazkaldu genuen. 

Bazkaltzen

Elkarrekin bazkaltzen

Eskerrik asko kultura ezberdinen arteko topaketa eta elkarrizketa gune bat sortzen lagundu zenuten pertsona guztiei, Barduliarrak elkarteko bazkidei, eta, jakina, eskerrak Fatiha, Malika eta Khadijari, egindako lanagatik eta eskuzabaltasunagatik.