Larunbat honetan motor baten errotorea muntatzeko belaunaldien arteko tailerra

2016/03/07
Maria Pilar Agirre herritarraren testigantzaren bidez, Ormaiztegin horrenbesteko pisua izan duen motoregintza gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, emakumeen ikuspegitik.

"Made in Ormaiztegi: garape industrialaren eredu bat" erakusketaz zabalik jarraitzen du maiatzaren 15a arte, eta honi lotuta antolatu ditugun ekintzen artean, larunbat honetan egingo dugu lehen ekintza.

Maria Pilar Agirre herritarraren testigantzaren bidez, Ormaiztegin horrenbesteko pisua izan duen motoregintza gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, emakumeen ikuspegitik. Motor baten errotorea nola muntatzen zen irakatsiko digu, garaiko elementuak erabiliz, eta hau egiten duen bitartean, emakumeek nola lan egiten zuten (ezkondu aurretik, ondoren, ezkongabeek...) eta garaiko bizi-moduaren inguruko hausnarketa egingo dugu.

Tailer honetan parte hartzeko ez da izenik eman beharrik izango eta doakoa izango da.