"Migrazioak" proiektua martxan Zumalakarregi Museoan.

2019/02/14
Zumalakarregi Museoak “Migrazioak” proiektua martxan jarri du. Oinarrian aldi baterako erakusketa bat dago baina, hasieratik hiru ardatzek osatzen dute: erakusketa bera, hezkuntza proiektua eta gizarte proiektua.

Erakusketa irailean zabaltzea aurrikusten dugu, baina hasieratik hezkuntza eta gizarte proiektuak martxan ditugu.

Migrazioen gaira gerturatzeko jarrera kritikoa eta beharrezko enpatia erabili nahi ditugu, fenomenoa bere osotasunean hartzen saiatu gabe. Horretarako gure begirada XIX. mendeko euskal emigrazioan jarri dugu eta hori aztertzen saiatu gara. Aldi berean, ispilu modura, Euskal Herriko XXI. mendeko immigrazioari begirada bat eskaini nahi diogu.

Romero de Torres

Rafael Romero de Torres. "Buscando patria. Emigrantes a bordo".

Guk XIX. mendeko euskal emigrazioa landu dugun bitartean, XXI. mendeko immigrazioaren azterketarako IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiaren laguntza jaso dugu.

Hezkuntza proiektua, berriz, dagoeneko martxan dagoen Ormaiztegiko San Andres Herri Eskolarekin elkar lanean burutzen ari garen ikerketa proeiktua da. Eskolako ikasleen inguruko persona migratzaileen bizi esperientzien bitartez immigrazioaren fenomenora gerturatzeko helburua du.

Hezkuntza

Hezkuntza proiektuaren lan fitxa.

Gizarte proiektuak bestearen ezagutza eta gizarte kohesioa ditu ardatz. Ormaiztegin bizi diren migratzaileekin elkartzea du helburu, gizatalde desberdinek bultzatutako ekintza ezberdinen bitartez.

Cocinas

Asteburu honetan, otsailak 17, “Cocinas del mundo” ekintza burutuko dugu, Portugal, Maroko eta Dominikar Errepublikako plater bana egiten ikasteko sukaldaritza tailerra, alegia. Ondoren parte hartzaileek eta aurrez izena ematen dutenek tailerrean egindako menua dastatzeko aukera izango dugu, Ormaiztegiko Barduliarrak elkartean.

"Migrazioak" proiektua martxan Zumalakarregi Museoan.

Ventura Álvarez Sala. "Emigrantes" Museo del Prado