Migratzailearen Nazioarteko Eguna dugu gaur, abenduak 18.
Tokiko komunitate migratzaileko kultura ezberdinetako pertsonen memoria, bizipenak eta istorioak ezagutzeko aukera izan genuen. Era berean, "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketan aurkezten den migrazio fenomenoa ere. Ekitaldi hau "Elkar ezagutuz" proiektuaren gizarte-topaketa berri bat izan zen.
Erakusketa honetan XIX. mendeko euskal emigrazio aztertzen dugu, baina, aldi berean egungo migrazio mugimenduetan ispilua jarriz. Honela gure artean bizi diren immigratzaileekin beraien bizi esperientziaren testigantza jasotzeko aukera izan genuen, lagun artean te gozo bat dastatzen genuen bitartean.
Igandeko bileraren ikuspegia.
Gaurko Migratzaileen Nazioarteko eguna, beraz, egun aproposa da gure aldi baterako erakusketa bisitatzeko.