Martxoaren 8ko topaketa
Museoak urteak daramatza Migrazio proiektua gauzatzen hainbat jardunaldien bidez. Emakumeen nazioarteko egunean antolatzen duen "Elkar ezagutuz/¿Nos conocemos tomando un té?" kulturarteko eta belaunaldi ezberdinen arteko topaketa Migrazio proiektua osatzen duen jardueretako bat da, aurtengoa III. edizioa izanik.
Topaketaren kartela
Topaketan bertan museoak XIX. eta XX. mendeko emakumeen egoerari buruzko solasaldia dinamizatu zuen, bertaratuek iritziak eta bizipenak elkarbanatzen zituzten bitartean.
Cristina Álvarez, Zumalakarregi museoko langilea, solasaldia dinamizatzen
XIX. mendeko emakumeek bizi izan zuten egoerara hurbiltzeko, Cristinak museoaren bilduma osatzen duen 1870an argiratutako liburu bat erabili zuen.
Solasaldian erabilitako liburua
Gero emakumeen egoeraz solas egiten jarraitu genuen txokolatea, tea, bizkotxoak eta pastak dastatzen genituen bitartean.
Solasean
Emakume marrokiarrak egindako postrea, Baghrir edo mila zulo
Eskerrik asko Gizarte etxera gerturatu zinetenoi eta jarduera posible egin zenutenei!