Martxoaren 8ko "Elkar ezagutuz"

2025/03/11
Pasa den larunbatean, hilaren 8an, Pankrazia Ollo Matari buruz hitz egin genuen "Elkar ezagutuz" topaketan

Urtero bezala, Zumalakarregi museoak “Elkar ezagutuz” ohikoa den adinarteko eta kulturarteko topaketa antolatu zuen Ormaiztegiko udala eta herriko jubilatuekin elkarlanean.

Aurtengo kartela

Zumalakarregi museoak jardueraren solasaldia bideratzen du XIX. mendea eta emakumeak lotuz. Aurten museoak Pankrazia Ollo Matari buruz hitz egin zuen.

Elkar ezagutuz Pancracia

Pankraziaren bizitza aurkezten

Pankrazia 1865eko martxoaren 8an zendu zen, beraz, aurten bere heriotzaren 160. urteurrena aprobetxatuz, haren bizitza eta Ormaiztegikin izan zuen loturaz solas egin genuen.

Eskela

Pankraziaren eskela

Zumalakarregi museorako emakume honen istorioa ezinbestekoa da Tomas Zumalakarregiren emaztea izan baitzen eta, ondorioz, Tomasen alaben ama.

Pancracia eta Tomas

Pankrazia eta Tomasen arteko istorioa azaltzen

Museoak urteak daramatza Pankraziari buruzko informazioa bilatzen eta biltzen korrespondentziaren eta hainbat dokumenturen bitartez, bere historia ikusarazteko asmoz.

Pankraziaren erretratua

Pankraziaren erretratua Zumalakarregi Museoan ikusgai

Maria Teresa Gabarain Arangurenek "Correspondencia de Zumalacárregui en el Fondo Marqués de las Hormazas" artikuloan Pankraziaren gutun asko argitaratu zituen.

Pankraziaren bizitzak XIX. mendean emakumeek aurre egin behar zieten errealitateak islatzen ditu, eta hori hemeretzigarren mendeko historiaren parte ere bada.  

2024an, Zumalakarregi museoak "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketa izan zuen ikusgai. Cesar Oroz erakusketaren egileak Pankraziaren karikatura sortu zuen haren bizitzaren momentu garrantzitsuenetako bat islatuz.

Cesar Orozek egindako karikatura

Cesar Orozek marraztutako Pankraziaren karikaturari buruz hitz egiten

Pankraziaren aurkezpenarekin amaitu genuenean, bertan zeuden emakumeei galdetu genien ea Pankraziaren bizitzarekin identifikatuta sentitzen ziren, beren esperientziak partekatzera animatuz. Horrela, topaketan parte hartzen zuten pertsonen arteko elkarrizketarako gunea sortzea lortu genuen.

Solasean

Solasean

Rosario Berasategi, jubilatuen ordezkaria, horrelako ekitaldiek emakumeen orainean eta etorkizunean duten garrantziaz mintzatu zen.

Rosario Berasategi

Rosario Berasategi herritarra hitz batzuk esaten

Ohi den bezala, hitzaldiaz eta solasaldiaz gain, Ormaiztegiko jubilatuek txokolatea eta pastak eskaini zituzten.

Txokolatea hartzen

Txokolatea hartzen

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu