Mapa bitxi bat

Britainiar Legio Laguntzailearen buru izan zen George De Lacy Evansek Londresen argitaratutako liburuan jasotako mapa berezia

Joan den astean Ian Robertsonen bisitan aipatutako zenbait Euskal Herriratutako britainiarren harira, hona hemen James Wyld kartografoaren lan bitxi hau.

De Lacy Evans Legio Britainiarraren buruzagiak bere burua justifikatzeko argitaratutako liburuan itsatsia, Donostialdetik mugarainoko ikuspegia eskaintzen du, Legioak gure probintzian zapaldutako gunea, alegia.

Mapa Evans

 

Liburuak, Memoranda of the contest in Spain, January 1840 izenburuaz, Britainiar Legio Laguntzaileak gure artean izandako jarduera du hizpide.