Manuel Gurrea, Nafarroako buruzagi liberala

XIX. mende hasieran Nafarroan Minatarrak alboan izan zuten ekintzaile liberal bati buruzko zenbait albiste.

Manuel Gurrea Erriberrin jaio zen 1790.ean. Frantsesadan gerrilari talde baten buru jarri zen hasieratik, Uxueko priorearen agindupean. Xavier Minak Nafarroako gerrilak antolatu zituenean berarekin bildu zen, baita gero Espoz Mina osabarekin ere. Espozen konfiantzazko guardiaren buru izan zen Gurrea, gero Nafarroako Ehiztarien Erregimentua izango zena.

 

Xabier Mina

Xabier MIna. Irudiaren iturria.

 

Espoz Minaren 1814ko altxamendu liberalean parte hartu ondoren Frantziara atzerriratu behar izan zuen. Hirurteko liberalean itzuli zen armadan koronel modura ezartzeko. 1823an San Luisen 100.000 semeen aurka borrokatu zuen, berriro ere porrotak atzerrira bidaliz. Oraingoan Londresera joko du, bere lagun Espoz Minarekin batera.

 

San Luisen 100.000 semeak

San Luisen 100.000 semeak Bidasoa gurutzatzen. Irudiaren iturria.

 

1830.eko eraso liberalean ere parte hartu zuen, Espoz Nafarroatik sartu zenean, berak ahalegina  Aragoe aldetik egin zuen.

Karlistadak eztanda egin zuenean armada liberalean komandante bezala engaiatu zen. Borroka ugaritan parte hartu ostean Andoaingo Santa Kruz zubian eraila izan zen.

 

Gurrearen eriotza

Manuel Gurrearen heriotza. Irudiaren iturria.

 

1835.eko maiatzean karlistek Errege espedizioa hasi zutenean armadaren gehiengoa Madrilera zuzenduz, Esparterok Donostiatik eraso egin zuen Don Carlosen atzetik. Liberalak Andoainera iritsi zirenean geratzen ziren karlistek eutsi egin zuten erasoa. Bertan erori zen Erriberriko militar liberala.

 

Santa Kruz zubia

Gurrea erail zuten lekuaren akuarela britainiarra. Irudiaren iturria.

 

Bere gorpua Britainiar legioak Urgullen zuen hilerrian lurperatu zuten. Egun bere hilobian irakur daiteke:


“Al Mariscal de Campo D. Manuel Gurrea muerto en los campos de Andoain el 29 de mayo de 1837, su esposa, sus hijos, su amigo el General Lacy Ewans”

 

Ingelesen hilerria

Irudiaren iturria.