Made In Ormaiztegi erakusketaren azken astea eta honi lotutako azken tailerra

2016/05/11
Otsailaren 25etik ikusgai dugun "Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" erakusketak igande honetan, maiatzak 15, itxiko ditu ateak. Horren aurretik, larunbatean, familia egituren inguruko tailer bat egingo dugu.

"Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" erakusketak ateak itxi aurretik, maiatzaren 14an Familia Egituren inguruko tailerra egingo dugu.