Luis Paret y Alcazar margolariaren aldarrikapena

2012/12/11 erakusketa
Madrilgo Erret Jauregian "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketa ikusgai dugu. Bertan Goya gaztearen lan zoragarriez gain, Luis Paret y Alcazar artistaren pintura esanguratsu ugari ikusteko aukera paregabea dugu. Zumalakarregi Museoan bere lanak aspaldi estimatzen ditugunez, erakusketa honen berri dakarkigu sarrera honetan

Zumalakarregi Museora hurbildu denak Luis Paret y Alcazar margolariaren irudiak dastatu ditu. XVIII.mende bukaerako gizartea maisuki irudikatu zuen artista ilustratu honek eta guretzat oso erabilgarria izan da garaia irakasteko.

 

Fernando VII Asturiasko printze

Fernando VII.ena Asturiasko Printze bezala zin egiten. Irudiaren iturria

 

Luis Paret y Alcazar (1746-1799) esan daiteke XVIII. mendeko margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zena, baina Goyaren itzal erraldoiak gure artean ezezagun bihurtu du. Ilustrazioaren jarraitzaile kulturaduna, Madrilgo Gortean lan egin zuen, bereziki Don Luis Infantearen inguruan. 

 

autorretratua

Luis Pareten autorretratua, artista ilustratuaren ezaugarriekin. Irudiaren iturria

 

Paretek gainera Euskal Herriarekin lotura estua izan zuen bere bizitzaren momentu garrantzitsu batean. Izan ere, erakusketaren gai nagusia den Don Luis Infantearen gorteko konspirazio batean parte hartzeagatik 1775.ean Puerto Ricora erbesteratua izan zen eta 1778an, berriz, Euskal Herrira deserriratua, Madrilgo Gortetik urrun mantentze arren. Ia zortzi urtez Bilbon bizi izan zen.

Giro aproposa aurkitu zuen Paretek Euskal Herrira iritsi zenean. Bascongada elkartearen urte oparoak ziren eta laister aurkitu zuen bere kultura eta jakin-minak asebeteko zituen taldea. Bere lanen enkarguak ugariak izan ziren eta gizarteratze erraza izan zuen zalantzarik gabe.

 

Peñaflorida

Peñafloridako kontearen erretratua ere egin zuen. Irudiaren iturria

 

 "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketan Paretek Euskal Herrian egindako hiru lan ikus ditzakegu, Izan ere Carlos III.ak margolaria barkatu eta 1786.ean Madrilera itzultzea onartu zuenean, Kantauriko portuen margo saila enkargatu zion. Sail honetako hiru dira, alegia, Bilboko Arte Ederren Museoko Vista del Arenal de Bilbao

arenal

Irudiaren iturria

 

eta Patrimonio Nacional bildumaren parte diren Vista de la Concha de San Sebastian

 Kontxa

 

eta Vista del puerto de Pasajes

Kontxa

 

Nolabait Luis Pareten aldarrikapena ere bada erakusketa hau, Don Luis Infantearekin lotura estua izan baizuen eta beretzat lan ugari burutu baizituen.

 

Zebra

Don Luis Infantearen bildumako zebra. Irudiaren iturria

 

Erakusketak, noski, Goyaren lan ugariz gozatzeko egokiera ematen digu, baita garaiko beste egileen lanez ere. Honela, XVIII. mendearen azken erdiko ikuspegi zabal eta berezi bat jaso nahi duenak urtarrilak 20ra arte Madrilgo Erret Jauregian du aukera.