Liburu dohaintza berriak

2014/05/28 dohaintzak
Zumalakarregi Museoak 25 urte betetzen dituen honetan, dohaintza berriak jasotzen jarraitzen dugu. Madril eta Ziburutik oraingoan.

Arestian dohaintza egileei omenaldia egin badiegu, aurrerantzean ere antzekoak antolatzen jarraitu beharko dugu, izan ere, beste bi jaso berriak baiditugu.

Lehena Madrildik jaso dugu, Jose Bermejo jaunaren eskutik. Juan Vázquez de Mella politikoaren "Obras completas" argitalpenaren 26 ale.

 

Vazquez de Mella

Juan Vázquez de Mella.

 

Bigarrena Iparraldetik datorkigu, gure museoaren laguna dugun André Lebourleux historigilearen eskutik. Aurrez hitzegin dugu hemen bere argitalpenei buruz, baita bere lanak gurean argitaratu ere. Alegia gure webaren "Artxibo digitalaren" Azterketak sailean bere "La expedición francesa de 1823 a España o la cruzada de los Cien Mil hijos de San Luis" ikerketa sareratu genuena.

 

LecomteLecomte

Hippolyte LECOMTE. "Episode de la guerre d'Espagne en 1823."

 

Lan horren bigarren zatia ere sareratu genuen: "L’intervention française en Espagne en 1823" izenburupean. Oraingoan, berriz, bere liburu dohaintzaren berri ematera gatoz. Izan ere 65 liburu eta Cuadernos del Bicentenario aldizkariaren lehenengo19 aleak jaso ditugu, bere argitaratu gabeko lan batez gain. Lebourleux berak 2011.ean aipatu aldizkariaren 11. alean oso lan interesgarria argitaratu zuen, "Jean Harispe Mariscal de Francia 1768-1855" baigorriko militar ospetsuaren biografia eskainiz.

 

Harispe

Jean André RIXENS."Portrait postume du Maréchal Harispe" Baionako Euskal Museoa. Irudiaren iturria.

 

Dohaintzaren zerrenda osoa hona ekartzea gehiegizkoa iruditzen zaigu, baina bere interesaz jabetu zaitezten esan erdiak Frantsesadari buruzkoak direna, Lebourleux berak askotan landutako gaia, eta tartean guretzat eskuratzen zailak direnak, besteak beste:


-          CEBALLOS-ESCALERA, Alfonso de y Almudena de ARTEAGA. La Orden Real de España (1808-1813). Madrid, 1997.


-          MOLIÈRES, Michel. Guerra a cuchillo: La guérilla pendant la Guerre d’Independance espagnole, 1808-1813. Paris, 2002.


-          Interrogatorio a Don Pedro Agustín Girón, Marqués de las Amarillas y Duque de Ahumada, sobre las batallas de Ocaña y Sierra Morena 1809. Madrid, 2006.


-          WOJCIECHOWSKI, Kajetan. Mis memorias de España. Madrid, 2009.


-          PÍREZ y PAVÍA, Ramón. Apuntaciones sobre el Ejército de Valencia en 1811. Valencia, 2010.


-          El viaje andaluz del Rey José I: Paz en la guerra. Madrid, 2011.


-          GÓMEZ DÍAZ, Juan. El general Contreras y el sitio de Tarragona. Madrid, 2012.


-          MÁRQUEZ MARTÍN, Manuel. Efectos devastadores de la Guerra de la Independencia en Extremadura. Legardeta, 2013.


-          SOUBEYROUX, Jacques. Goya político. Legardeta, 2013.


Batchelar

Frantsesada garaiko herri irudia. Irudiaren iturria.

 

Museoaren tailerrean dohaintza honen lagin bat jendeari aurkezten diogu.

Gure eskerrik beroenak lerro hauetatik Museoaren bilduma zabaltzen lagundu diguten bi lagun hauei. Bejondeizuela!