"Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa zabaltzen dugu

2019/09/19
Ostiralean, hilak 20, "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa zabaltzen da Zumalakarregi Museoan. Bertan XIX. mendeko euskal emigrazioa aztertzen da, egungo immigrazio fenomenoarekin alderatuz.

Zumalakarregi Museoak “Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” aldi baterako erakusketa zabaltzen du. XIX. mendeko eta egungo euskal migrazioaren fenomenoari begirada bikoitza eskaintzen dio. 1842.ean Uruguaiko kostan urperatutako “Leopoldina Rosa” fragataren espedizioak, ematen dio izena eta XIX. mendeko euskal emigrazioa aztertzen duen erakusketa honen ardatza da.

Erakusketak XIX. mendeko euskal emigrazioaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu. Emigrazio agenteak, bizi baldintza hobeak bilatzea, kate emigrazioa, arrazoi politikoek bultzatutakoa eta emigratzerakoan aurkitu zituzten egoerak.

Uruguain, esaterako, hainbat karlistek gerra zibil berri bat aurkitu zuten. Montevideoko setioa.

Fenomeno hau gaur egungo egoerarekin parekatzeko, Ikuspegi, Euskal Immigrazioaren Behatokiaren laguntza izan dugu. Bihoaz lerro hauetatik gure eskerrik beroenak Gorka Moreno bere arduradunari, bere ekarpen aberatsagatik.

Montevideoko kaiaren ikuspegia, J.M. Besnes donostiarraren irudian.

Ostiralean 19:00tan gonbidatuta zaudete Zumalakarregi Museoan, Ormaiztegin, egingo dugun inauguraziora.

"Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa zabaltzen dugu

Uruguai hartu dugu euskal emigrazioaren helmuga eredutzat. Montevideoko aduana.