"Leopoldina Rosa" erakusketara bisita bereziak.
Zumalakarregi Museoan joan den irailetik ikusgai dago "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa.
Proiektu honetan gure begirada, XIX. mendeko euskal emigrazioaz diharduen gertakizun historiko batetik abiatuta, egungo migrazio prozesuetaz hausnartzea dugu helburu. Gertakizuna “Leopoldina Rosa” fragataran urperatzea izan zen.1842.eko ekainean Uruguaiko itsasertz parean, “Leopoldina Rosa” hiru mastadun ontzia urperatu zen. Baiona eta Pasaiatik apirilean abiatutako 300 euskal emigranteetatik 70 bakarrik salbatu ziren.
Erakusketan XIX. mendeko euskal emigrazioaren ezaugarri nagusiak aztertzen dira, audioen bitartez eskaintzen diren bost pertsonaien biografietan oinarrituz:
- Kate emigrazioa: Jose Mari Iparragirre
- Emigrazio politikoa: Lesmes de Bastarrica
- Emigrazioaren sustapena: Frantzisko Brie de Laustan
- Bidaiaren baldintzak: Elisabeth Salaberry
- Arrakastaz finkatzea: Juan Manuel Besnes
Aldi berean egungo immigrazio prozesuari ispilua ezarri diogu aipatu gaiak jorratzen dituzten ikusentzunezkoen bitartez.
Astearte eta ostegunetan antolatu dugun bisitaldi berezi hau doan egitea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan museoarekin.