MADE IN ORMAIZTEGI
Prentsaurreko egunera gerturatu ziren Ormaiztegiko ekintzaileen ondorengoak.
Prentsaurreko egunean, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Diputatua, Mikel Alberdi Zumalakarregi Museoko dokumentazio zentruko arduraduna eta Zeles Otamendi erakusketako aholkulari historikoa.
Goierri bezalako industria garapen zabaleko eskualde batean, erakusketa honek, industrializazioak Ormaiztegin izan zituen ezaugarriak azaldu nahi ditu, XIX. mendeko lehen pausoetatik hasi eta gaur egun arte. Berezkoak diren bainuetxearekin eta tren-zubiarekin hasi eta Ormaiztegiren izaera markatu zuten familia ezberdinek bultzatutako enpresa berrien sorreraraino.
Erakusketaren oinarria “Ormaiztegi 1860-1970” liburua da, 2013an argitaratua, fenomeno honen xehetasunak jasotzen dituen lan mardula. Gainera liburu honen egileetako bat den Zeles Otamendiren laguntza jaso dugu erakusketaren prestakuntzan.
Bestalde, Ormaiztegiko enpresa, langile eta familia ugarirekin harremanak izan ditugu erakusketa osatzen duten materialak biltze arren. Zer esanik ez udalarekin izandakoak, berau baita pieza askoren iturria. Gainera, erakusketara dei egiteko Elgoibarko Makina-erreminta museoak industrializazioari lotutako hiru bitrina utzi dizkigu Ormaiztegiko plazan kokatzeko.
GAI EREMUAK:
Ormaiztegi XIX. mendean:
Inguruko herriak bezala, XIX. mendean Ormaiztegi nekazari herria zen, eta bertan eman ziren zenbait gertakarik bertako jarduera ekonomikoaren aniztasuna erraztu zuten. Bidegurutze bat izateak, trenbideak eta bainuetxeak, Ormaiztegiri mundura zabaltzeko ateak ireki zizkion.
Ormaiztegiko ekintzaileak:
Mende hasieran, artisau lanen garapena eta ekintzaile sena izan ziren industria ekimen berrien sorrerarako arrazoi. Enpresa txiki eta ertainak sortu ziren, kapital handiegirik gabekoak. Bertan lan egiten zuten askok fabrikako lanez gain baserrikoak egiten jarraitzen zuen, beste batzuk ordea, eskualdeko metalurgia enpresetan ikasitakoa eransten zuten.
Industria eremuen garapena Ormaiztegin. 1915-1979: argazkiak.
Tailerretik enpresara. Enpresen eta familien mapa:
Bertako artisau ohiturari esker, Ormaiztegiko ekintzaileak esku-lan espezializatua egiten ohituta daude. Egitura honek eta ekonomikoki garai onak izateak, profesionalki eta sozialki aurrera egiten lagundu zuen. Hala ere, esfortzu handia ere egin zuten, artisau izatetik, euren negozioen enpresaburu izatera iritsi baitziren. Ormaiztegi bezalako herri txiki batean, egurra eta forja bezalako artisau lanetatik abiatuta edo jarduera berriei lotutako ekimenez, gaur egunera arte, nola edo hala, iraun duten enpresa multzo azpimarragarria sortu zuten.
Ormaiztegitik mundura:
Ezagutza transmisioak eta enpresen nazioarteko hedadura adierazten duen panela.
PROGRAMAZIOA
Bisita gidatuak
Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat erakusketa, museoa irekita dagoen ordutegi berean bisitatu daiteke eta bisita gidatu programatuak eskainiko dira larunbatero, 11:00etan euskaraz eta 12:30tan gazteleraz eta arratsaldeko 17:00tan euskaraz edo gazteleraz taldearen arabera. Horrez gain, erreserbatuz gero, taldeei bisitak eskainiko zaizkie, eta bai gazteei, bai helduei zuzendutako tailerrak ere antolatuko dira.
Jarduerak
Martxoak 12. (11:00)
Belaunaldien arteko topaketa: Maria Pilar Agirreren eskutik herrian hain errotuta egon den bobinaje lana ezagutuko dugu rotor bat bobinatzen duen bitartean.
Martxoak 18. (19:00)
Irati Otamendiren hitzaldia (arkitektua): “Industrializazioa:atzo garapen, gaur ondare. Bihar...?”
Apirilak 9. (19:00)
Ekintzaileen topaketa.
Apirilak 15. (19:00)
“Oda a la fábrica abandonada” dokumentalaren emanaldia. I. Uriarte, U. Alonso. 2012, Euskal Herria. 24’ VO. Arquia Fundazioak utzia. Ondoren dokumentalaren azterketa Irati Otamendirekin.
Apirilak 16 (16:00)
Familia tailerra: “Ormaiztegi zentzumen guztiekin”.
Maiatzak 14 (16:00)
Familia tailerra: “Familia egiturak, atzo eta gaur”.
--------------------------------------------------------------------
Antolatzailea:
Zumalakarregi Museoa
Muxika Egurastokia 6
20216 Ormaiztegi
Laguntzaileak:
Elgoibarko Makina-erreminta museoa
Ormaiztegiko Udala
Parte hartu duten instituzio eta enpresak:
Elgoibarko Makina Erreminta Museoa,
Gordailua. Gipuzkoako Foru Aldundia,
Fundación Arquia,
Lenbur Fundazioa,
Millan Irizar elkartea,
Ormaiztegiko Udala,
Autobuses Apaolaza,
Construcciones Eléctricas de Gipuzkoa (CEG),
Guerra Hermanos,
Imeguisa Grupo,
Indar,
Irizar S. Coop,
Leberri S. Coop.
Erakusketa honetarako eskuzabalez laguntza eman eta materiala utzi duten jende ugariari gure eskerrik zintzoena helarazi nahi diogu, hauen laguntza gabe nekez gauzatuko zen-eta.
https://youtu.be/6hR3lSdw84U