L’EROL: Revista cultural del Berguedá

2010/12/23 historia
Bergan argitaratzen den aldizkari honek bere aleak digitalizatu berri ditu

Berga tradizio karlista haundia duen eskualde bateko hiriburua da. Kataluinako gobernu karlistaren egoitza izan zen 1837tik aurrera.

Berga

Dámaso Calboren Historia de Cabrera y de la Guerra Civil en Aragón, Valencia y Murcia Madrid, 1845 liburutik hartutako irudia

Zumalakarregi Museoa Berguedá eskualdeko zenbait historigileekin harremanetan dago aspaldidanik, tartean, ezin aipamenik gabe utzi, Ramón Felipó gure adiskidea. Harreman hauen ondorioz L’Erol aldizkariak Karlistadei eskeinitako aleak gure parte hartzea izan zuen. Aldizkari honek arestian bere ale zaharrenak digitalizati dituenez saretik konsultagarri ditugu.

 L'Erol

Gure erabiltzaileei L’Erol aldizkariaren 76 zenbakiarenganako lotura eskaintzea egokia iruditu zaigu, gai nagusia “Les tres guerres carlines” baita.