Kulturarteko festaren aurkezpena
Ormaiztegiko udalak, Zumalakarregi Museoaren, kulturarteko azoka eta artisau azoketako partaideen laguntzarekin antolatutako festa eguna aurkeztu zuen atzo, asteazkena, Ormaiztegiko plazan.
Talde guztia prentsaurrekoan
Datorren igandean, ekainaren 11n, ospatuko da bi azoka biltzen dituen aniztasunaren festa hau. Kulturartekoan, sekula baina parte-hartze handiagoa izango da aurtengo edizioan, 8 herrialde eta hiru autonomia erkidegoetako lagunek hartuko baitute parte bertan.
Alde batetik Estatuko 4 autonomi erkidegoen errepresentazioa izango dugu: Extremaduratik Caceres, Gaztela-Leondik Burgos, Madril eta Euskal erkidegoa. Bestaldetik, 7 herrialde ezberdinetako errepresentazioa izango dugu: Ekuador, Kolonbia, Kuba, Maroko, Nigeria, Senegal eta Venezuela. Guzti hauek, jatorrizko lekuetako 25 plater ezberdin prestatuko dituzte.
Bertako artisauak ere indartsu datoz; bertatik-bertara Angel Elorza argazkilaria, Cosmo Artisautza eta Panpoxa izango dira, Gabiriatik, Araitz bitxiak eta Kurkubi.
Iazko edizioan hasitako bidea jarraitu eta aurten ere, dastatutako plater bakoitzeko 1,5€ kobratuko da. Bildutakoaren 2/3ak Serso San Viator Euskal Herria Gobernuz kanpoko Erakundearentzat izango da, zehazki, Hondurasko Jutiapa herrian gazte nerabeen haurdunaldien prebentzioa helburu duen egitasmoa garatzeko. Bildutakoaren beste herena, aldiz, festa antolatzen duen lan-taldearen elkar ezagutza eta integrazioa helburu duen topaketa berezi bat antolatzeko.
Tomas Aranberri, Serso San Viator EH GKEko ordezkaria
Ekimena sustatzen eta bermatzen dituen arlo ezberdinetako partaideen eta antolatzaileen ordezkariek hitz egin zuten prentsaurrekoan, Ane Aranburu, Ormaiztegiko Udaleko Kultur teknikariak, partaideen aurkezpena dinamizatuz. Artisau azokatik Angel Elorza izan zen ordezkaria eta Kulturarteko azokatik Camila González, Yame Cuza, Mónica Colmenero eta Khadija Bel Hasoub. Serso San Viator EH GKEtik Tomas Aranberri izan genuen. Zumalakarregi museoko ordezkari Lurdes Azpiazu, museoko koordinatzaileak, 2018tik martxan dagoen Migrazio programaz hitz egin zuen. Ormaiztegiko udaletik Jon Enrique, alkateak eta Jone Usabiaga, zinegotziak aurkezpenari amaiera eman zioten.
Ordezkariak prentsaurrekoan
Gero, partaideak eta antolatzaileak museoan bildu ginen elkarrekin meriendatzeko. Gastroazokako komunitate bakoitzak jatorrizko lekuetako plater ezberdinak prestatu zituzten elkarrekin dastatzeko.
Elkarrekin meriendatzen
Zumalakarregi Museotik gure eskerrik beroenak ekimen honetan parte hartu zenuten guztioi!
Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu