Kontzertu ekonomikoei buruzko ikusentzunezkoa
Urte bete luze pasa da dagoeneko Kontzertu Ekonomikoen inguruan New Digital Media Euskadi enpresak "Concierto económico Vasco. Por derecho propio" dokumentala ekoiztu zuenetik. Horretarako Zumalakarregi Museoaren kolaborazioa bilatu zuten eta hemen aurkezten dugu proiektuan izan genuen partaidetza.
Ozaeta jauregian burututako filmazioaren ikuspegia.
Gure parte hartzea Bergarako Hitzarmenari lotua zegoen eta zati honen filmaketa Bergarako Ozaeta jauregian burutu zen. Ikuskizuna girotzeko Museoak hainbat uniformeen erreplikak utzi zituen parte hartzen zuten aktoreentzat.
Filmaketa hasi aurretik.
Honez gain, elkarrizketatuak izan ginen Karlistaldiek aipatu Dekretuaren sorreran izan zuten eraginaren inguruan. Hemen duzue Kontzertu Ekonomikoen inguruan egindako ikusentzunezko honetan Zumalakarregi Museoaren partaidetza.