Komunitatearen ahotsak

2020/04/16
Zumalakarregi Museoan, "Migrazioak" proiektu barruan, ekimen berri bati hasiera eman diogu: "Komunitatearen ahotsak".

Aurrez sortutako harremanak eta azken aldiko Migrazioak proiektuaren garapenak eskaintzen digun aukerari jarraipena emanez, gaurkotasunari heltzeko proposamen bat sortzea erabaki dugu: "Komunitatearen ahotsak".

Tea hartzen

Zumalakarregi Museoan tea hartzen.

Gaurko egoera berezi honetan interesgarria iruditu zaigu arestian ezagututako hainbat laguni, berau nola bizi duten galdetzea. Horregatik leiho birtual hau irekitzea erabaki dugu, aldizka, gurekin “Migrazioak” proiektua osatu duten hainbat lagunekin izandako solasaldiak argitaratzen joateko

Hasteko, Mònica Leiva eta Salvador Osvaldo Parelo lagunen testigantzak jaso ditugu hemen.

Jarraituko du.