Karlistak eta Foruak

2010/10/06 artxiboa

Lizarran  burutu berri diren Karlismoari buruzko jardunaldietan, ildo politiko honen ideiak aztertu dituzte. Berriro ere eztabaidatu da Foruak karlisten mugimenduan izan zuten eraginez eta, nola ez, hauen eragin eskasaren aldekoek izan dute oihartzun nagusia.

Gure Museoan ikus daitekeen dokumentu esanguratsu hau ekartzen dizuegu hona, eztabaida honetan gure harritxoa, Bilboko liberalen iritzi goiztiarra jasotzen baitu, 1833.go azarokoa alegia, eta karlisten altxamendurako arrazoiak garbi aztertzen. Gainera, bizkaitarrei zuzendutako aldarrikapena zenez, euskaraz ere argitaratu zen, garaian batere ohikoa ez zena.

Hona hemen, beraz, Lehenengo karlistada hasierako Bilboko liberalen aldarrikapen euskalduna, Foruei buruzko aipamen nabarmena –sekula agertzen omen ez dena- egiten duena:

 

Vizcaico Erritar