Karikaturak egiten Pernan Goñirekin

2024/10/23
Pasa den larunbatean, hilaren 19an, Pernan Goñi ilustratzailea izan genuen museoan tailerra bideratzen

Zumalakarregi museotik hainbat jarduera antolatu ditugu "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketaren harira. Ekainean Cesar Orozek haren lana azaldu zigun solasaldi baten bitartez, uztailean karikaturatzen ibili ginen udaleku taldeekin, irailean XIX. mendeko prentsa satirikoa ezagutu genuen Mikel Alberdiren eskutik eta urrian Pernan Goñiren karikaturak egiteko tailerra ospatu dugu.

tailerra

Tailerra "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakuskera gelan

Tailerren Pernan Goñik hainbat ariketa didaktikoak egitea eskatu zien partehartzaieei haien sormena lantzako aukera emanez.

Pernan Goñi

Azkeneko ariketarako Goñik pertsonai famatu baten karikatura egitea proposatu zuen

Lanak

Tailerren egindako lan batzuk

Pernanek marrazteko trikimailu batzuk erakutsi zizkigun, eta errealitatea begirada umoretsu baten bidez begiratzen gonbitatu zigun, erakusketan dauden karikaturak eredutzat hartuz. 

Pernan Goñi erakusketan

Goñi Cesar Orozen lana tailerraren gehigarritzat hartzen

Pernan Goñiz gain, Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" ilustratzailea ere izan genuen.

Mattin Pernan Goñirekin

Mattin Pernan Goñiren karikatura egiten

Zumalakarregi museoak tailer ludiko eta umoretsu baten bidez jarraitu du "Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" erakusketaren programazioa, Cesar Orozek erakusketa sortzerakoan zuen asmoari leial jokatuz.

Mila esker gerturatu zineten guztioi!

Tailerra

Taldearen argazkia

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu: