Josep Lluis Pellicer Fenyé, prentsa korresponsala Bigarren Karlistadan
Josep Lluis Pellicer Bartzelonan 1842.ean jaio zen margolari, irudigilea eta kultur eragilea izan zen. Guretzat bereziki interesgarria da Bigarren Karlistadan "La Ilustración Española y Americana" aldizkariarentzat egindako lana.
Pellicer gerra korrespontsal modura erretratatua. Iturria
Bigarren Karlistada Europa osoko prentsak gertutik jarraitu zuen. Aldizkari askok berriemaile bereziak bidali zituzten gatazka bertatik bertara jarraitzera. Hauen artean ohikoa zen gertakizunen kontakizuna hitzez eta irudiz jasotzea, alegia, idazle izateaz gain irudigileak ere baziren.
Kazetariak frontean. Iturria
Gerra bertatik jarraitzeak freskotasun berezia eskaintzen die Pellicerren lanei. Soldaduen inguruan ibiltzeak bere inpresioak benetakoagoak bihurtzen ditu, are gehiago bere irudien errealismoak eta zehaztasunak lagunduta.
Ekaitza kanpamentuan. Iturria
Gatazkaz kanpo Euskal Herriko ikuspegi desberdinak ere eskaintzen dizkigu Pellicerren lanak. Besteak beste, euskal gizartearen eredu desberdinak biltzen dituen prentsa irakurketaren irudi bikain hau.
Azken berriak entzuten Elorrion. Iturria
Beste alor batzuek ere jorratu zituen Pellicerrek kulturgintzaren barruan, margolaritza, diseinua, aldizkari desberdinen bultzatzea eta baita karikaturagintza ere. Hona hemen Don Carlosi buruzko bere ikuspegi umortsua.
Orokieta ondoren. Iturria
Bestalde jakin berri dugu Pelliceren iloba, Joan Pellicer Montseny ere prentsako irudigilea izan zena. Gure bilduman "El Estandarte Real" aldizkari karlistan aurkitu ditugu bere lanak.
Joan Pellicerren irudia. Iturria
Laister izango dugu aukera gure Artxibo digitalaren "Azterketak" sailean Pellicerren berri zabalagoa jasotzeko, Jordi Artigas historiagile Kataluinarraren "Josep Lluís Pellicer (1842-1901), corresponsal de guerra, antecessor dels reporters fotogràfics actuals" artikuluaren bitartez.