Josep Fontana historialari bikaina joan zaigu.

2018/08/29
Zalantzarik gabe estatuko XIX. mendeko historiaren egile nagusia izan den Josep Fontana irakasle katalana zendu da.

Zumalakarregi Museoarentzat oso garrantzitsua izan da Josep Fontanaren lana, bai ikerlari eta historigile bezala, bai beste egileen aurkitzaile eta argitaldari modura.

Josep Fontana

Josep Fontana bere liburutegian. Juanma Ramosen argazkia.

Bere ikasle izateko zoria izan genuen Bartzelonako Universitat Autonoman eta beti gogoratuko dugu, ikasleen artean zabalduko zituen hainbat liburu besapean, ikasgelara sartzen.

Museoan bere bisita jaso genuen 1995.ean, baita bere aholkuak jasotzeko aukera paregabea ere.

Fontana Zmn

Omenaldi xume modura, hona hemen bere ibilbidearen laburpen ederra eskaintzen digun  elkarrizketa hau, José G. Alen historia irakasleak Nuestra Historia aldizkarian iaz argitaratua.

Izan dezazula lurra arin.

Josep Fontana historialari bikaina joan zaigu.

Josep Fontanaren lan bat