John Frederick Lewisen grabatua dohaintzan.

2019/04/16
Zumalakarregi Museoak, Obieta Vilallonga familiaren dohaintza jaso berri du. Enmarkatutako grabatuak "Zumalakarregi eta espioi kristinoa" du izenburutzat. Piezaren berri emateaz gain, egileari buruzko zenbait zertzelada eskainiko ditugu.

Zumalakarregi Museoak dohaintza berri bat jaso du. John Frederick Lewis (1804-1876) britainiarrak egindako irudia, bere aitak, Frederick Christian eta anaiak, Charles George Lewisek grabatua izan zen. Esan daiteke familia lana dela. Aita, Frederick Christian Lewis margolaria eta, bereziki grabatzailea izan zen.

Baina irudiaren egilean jarriko dugu begirada, familiako ospetsuena izan baizen. Ian Robertson britainiar bidaiarietan adituak dio John Frederick, bere aniarengandik bereizteko "Lewis espainiarra" bezala ezagutzen zela, nahiz eta margolari orientalista bezala ezagunagoa izan Turkian eta Egipton bizi izan ondoren egin zituen lanengatik, egun britainiar museo nagusietan jasoak.

Edfu

J.F. LEWIS.“Edfu, Upper Egypt” Tate Gallery, London

Baina guretzat interesgarriagoa da  John Frederick 1833 eta 1834 bitartean egon zela Espainian eta hasieran, Andaluzian, Richard Ford hispanista ezagunaren etxean ostatu hartuz. Bere garaian, Forden testu batzuk argitaratzeko aukera izan genuen "Dilijentzia, bidea... abentura zenean" erakusketaren katalogoan.

 Lewis eta Ford

 J.F. LEWIS. “Richard Ford and J.F. Lewis on a shooting excursion”. 1833. Xehetasuna.

Irudi honetan, aurrean zaldi gainean fusilarekin doana egilea bera da, atzetik Richard Ford famatua doa, ehizarako txango batean. 

Lewisek bere Espainiako egonaldia bi liburutan argitaratu zuen. Lehena 1835.ean Londresen: Lewis's sketches and drawings of the Alhambra made during a residence in Granada in the years 1833-4.

 

  Alhambra

Liburuaren azala. Museo del Romanticismo. Madrid.

 

 J.F. LEWIS. "General View of the Alhambra." Museo del Romanticismo. Madrid.

Bigarrena ere Londresen argitaratu zuen 1836.ean: Lewis's Sketches of Spain & Spanish Character made during his Tour in that Country in the years 1833-4.

Liburuaren azala. British Museum.

Izenburuak dioen bezala espainiar paisai eta ohituren irudi ederrak utzi zizkigun Lewisek.

Posada

 J.F. LEWIS. "Interior of a Posada". British Museum.

Bere lanei buruzko hainbat baliabide dago sarean.

Watson

John Watson GORDON. "John Frederick Lewisen erretratua". Royal Scottish Academy of Art & Architecture.

Zumalakarregi Museoan jaso dugun dohaintza ez zegoen liburu hauetan jasoa, grabatu solte bat zen, Londresen 1841.ean argitaratua.

 J.F. LEWIS. "Zumalacarregui and the Christino Spy."

Gure esker onik beroena Obieta Vilallonga familiari enmarkatutako grabatu zoragarri honekin museoaren bilduma aberasten laguntzeagatik.

John Frederick Lewisen grabatua dohaintzan.

John Frederick Lewis. "Zumalacarregui and the Christino Spy". London, 1841