Jean Jacottet ilustratzailearen grabatu bat
Irudigile honek Donostia lehen karlistaldi aurretik ezagutu zuen eta garaiko giroa ederki jaso zuen.
Jean JACOTTET. ""St. Sebastien: prise de la route d'Hernani". 1835. San Telmo Museoa.
Irudi eder honetan lehen planoak garrantzi haundia du, Hernaniko bidea jendez eta animaliez beteta baitago. Figura hauek beste egile bat dute Adolphe BAYOT, izan ere, estanpak egiterakoan askotan egile nagusiak paisaia irudikatzen zuen bitartean figurak beste marrazkilari batek osatzen zituen. Bayot litografo bezala ere ezaguna da, baina gurean Genaro Perez de Villaamil ilustratzailearen España artística y monumental lanean ere figuren egile izateagatik eta, bereziki, Tomas Zumalakarregiren olio-erretratuaren egile ere izan zelako. Gainera, Agosti Xahok Parisen 1836.ean argitaratutako Voyage en Navarre pendant l´insurrection des Basques (1830-1835) liburuko irudien egilea ere izan zen.
Genaro Perez de Villa Amil. “Nuestra Señora del Juncal en Yrun”. Figurak Adolphe Bayot. KMK. Iturria.
Jacottet ilustratzaileak garaian modan zegoen Piriniotarako bidaian jaso zituen irudiak, bi argitalpen nagusietan jasotakoak: Souvenirs des Pyrénées ou Choix des sites les plus pittoresques des etablissements thermaux et des environs eta Souvenirs des Pyrénées : nouvelle excursion. Biak Parisen 1835.ean argitaratuak, bakoitza 50 litografiaz osatua zegoen.
J. JACOTTET. "Luz, route de Barreges". Koldo Mitxelena Kulturunea.
Argitalpen hauen helburu nagusia Pirinioak baziren ere Euskal Herriko hainbat irudi egin zituen Jacottetek. Besteak beste Baiona eta Donibaneko hauek.
J. Jacottet."Vue du château vieux : a Bayonne". Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria.
J. Jacottet."Vue de St. Jean de Luz : prise du fort de Socoa", Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria.
Muga gurutzatu eta beste litografia zoragarri hauek eskaini zizkigun.
J. Jacottet."Pont d'Irun sur la Bidassoa : a Behobie". Euskal Itsas Museoa. Iturria.
Gure bilduman ere baditugu batzuk.
J. Jacottet. "Irun". ZM. Iturria.
J. Jacottet."Vue du Pasages". ZM. Iturria.
Berriro ere “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketa ikustera etor zaitezten animatzen zaituztegu.