IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi
Aurreko larunbatean, maiatzak 5, IX. Bide Berde Eguna: Mutiloa - Ormaiztegi ospatu genuen, Zumalakarregi Museoak, GOITUR, Mutiloako Udalak eta Ormaiztegiko Udalak antolatuta.
Bertan, "Bide Berdetik mahaira" izeneko ibilaldi gidatua eta tailer gastronomikoa egin genuen Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikan adituaren eskutik.
Ibilaldi gidatuan zehar landare desberdinak bildu genituen eta Mutiloako Elkartera iristean, taldeka banatu eta jasotako landareekin errezeta desberdinak sukaldatu genituen, ondoren, dastatzeko. Asunak, zain-belarra, intsusa eta lore desberdinekin entsalada, hummus-a, arroza... prestatu genituen.
Ibilbideak 5km-ko luzeera izan zuen guztira. Lierniako aparkalekutik hasi eta Barnaolara abiatu ginen. Barnaolara iristean, Troi bidea hartu eta Mutilora jetsi ginen. Mutiloan tailer gastronomikoa egin ondoren, Lierniara bueltatu ginen.
Arratsalde paregabea izan zen, izan ere, eguraldi aparta egin zuen eta prestatutako platerak oso gozoak zeuden.
Argazki gehiago hemen