IV. Kulturarteko gastro azoka

2022/06/13
Joan den igandean, ekainaren 12an, Ormaiztegiko Udalak, parte-hartzaile taldeak eta Zumalakarregi Museoak antolatutako Kulturarteko gastro azokaren IV. edizioa ospatu genuen Ormaiztegin.

Herrian kultur aniztasunaren lagin txiki bat izan genuen bertan. 8 herrialde ezberdin aurkeztu ziren bertan: Ekuador, Euskal Herria, Kolonbia, Maroko, Mexiko, Nigeria, Portugal eta Senegal.

Kulturarteko gastro azokako parte hartzaileak

Morokiar komunitateko kideak bertako janariak eskainiz

Elikagai eta gutiziez gain, tailerrak ere izan genituen. Batetik trentza afrikarren tailerra Nigeriako Magdalinek eta bestetik henna tailerra Zaharan eskutik. 

trentza tailerra

Magdaline afikar trentzak egiten umetxo bati

Orain arteko edizioetan doako dastaketa eskeini izan bada ere, aurtengo ekimenaren aldaketarik nagusiena, lehenengo aldiz prezio sinboliko baten truke tiket sistema baten erabilera izan da.

Gutizia kolonbiarrak

Kolombiako eskaintza gastronomikoaren lagin bat

1€ kostua zuten tiket hauek erosi eta lurralde ezberdinetako jakien zein tailer zerbitzu baten trukaketa egiteko aukera izan zuten parte hartzaileek.  Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundeak garatzen dituen proiektuetara bideratuko da dirua, ekitaldian ere ez zuten hutsik egin.

 Kulturarteko gastro azokaren sarbide postua

IV.  Kulturarteko gastro azoka Bertako artisauen VI. azokarekin batera ospatu genuen eta batukadak girotutako egun zoragarria izan zen. Parte hartze zabalak, giro onak eta agortutako eskaintza gastronomiko anitz eta aberatsarekin, ziur esan dezakegu ekitaldia arrakastatsua izan zela, zalantzarik gabe.

Batukada

"Tokem x Tu Batucada Barcelona" ekitaldia girotzen

 

Kulturarteko Gastroferia Zumalakarregi Museoaren Migrazioak proiektuaren atal ezinbesteko bat da, herriko komunitatean sareak eraikitzea ahalbideratzen baitigu.

Zumalakarregi Museotik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, eta nola ez, eskainitako jakiak dastatzera etorri direnei.

Goierri Irrati Telebistak egindako erreportajea ikusteko klikatu hemen.

 

IV. Kulturarteko gastro azoka

IV. Kulturarteko gastro azokaren antolatzaileak